XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez dut inoiz ahaztuko Lasarteren irribarreaJoxean AGIRRE
Aitor Mendiluze bertsolaria
Ama erdalduna du, baina berak eman zion, Aitorrek 10 urte zituela, Hernaniko bertso-eskolaren berri.
Geroztik milaka bertso bota ditu Mendiluzek, baina herenegun bota zituen hamahiru bertsoak izan ditu emankorrenak, Gipuzkoako txapela jantzi baitiote.
Hogei urte bakarrik ditu eta Gipuzkoako, bertsolaritzaren santutegiko, txapeldun izendatu zuten igandean.
Manuel Lasartek jarri zion txapela eta hitz bakar bat esan omen zion:
Alabaina txapela jantzi ondoren egin zion irribarrea ez omen du ahaztuko.
Txapelarekin pozik handiena nori eman zion galdetu eta
Hitzekin jolas egiten badaki.
Horretan ere bertsolari da.
Txapela besapean zuela Hernaniko adiskideekin bildu zen eta afari-merienda bat egin zuten zelebratzeko.
Besterik ez.
Atzo goizeko 8etarako hasi zitzaizkion deiak.
Asko eta asko zorionak emateko ziren.
Beste asko elkarrizketak egiteko.
Guk arratsaldeko 4etan hitz egin genuen berarekin.
Hau hamargarren elkarrizketa zen.
ETBtik zetorren, Iurretatik, eta Loiolako Herri Irratira zihoan, baina ez zuen aurpegian nekearen arrastorik.
Ondo ezagutzen dutenek diotenez, patxada da bere bertuteetako bat.
Txapelketa egunean goizeko 10etan altxatu zen ohetik, hamar ordu luze lo egin ondoren, eta goizean ziklo-krossa ikustera joan zen adiskideekin, etxean bazkaldu eta Jokin Sorozabalekin batean Anoetara joateko.
Aita Igeldokoa du.
Belabieta Txiki baserria erre zitzaienean etorri ziren Andoainera eta Mari Asun Gonzalezekin ezkondu zen.
Joanjo Uriaren bertsoeskolan hasi zen bertsoa lantzen eta Andoainen segitu zuen Sorozabal eta Oiartzabalekin, poliki-poliki bertsolari egin zela ohartu zen arte.
Orain dela bospasei urteko kontuak dira, baina aspaldiko kontuak bezala
Orain ikasketak direla medio pitin bat utzia badu ere, irakurle porrokatua izan da Aitor.
Eskolarteko txapelketan eman zituen lehen pausoak eta bi txapel jantzi zituen nagusien mailan, bata 92an eta 93an bigarrena.
Bertsozale askok duten susmoa agertzen diot, alegia, motzean, txapelketan beterano zenbaiten gainetik jartzen diren arren, gazteek ez dutela gero luzean, bertso-afari batean esate baterako, tamainarik ematen.
Erantzuteko